Pasaian

Oskarbik gabon kantuz osatutako saioa eskainiko du larunbatean Errenterian

Publicado el 20 de diciembre de 2007

Oskarbik gabon kantuz osatutako saioa eskainiko du larunbatean Errenterian

Larunbatean, abenduaren 22an, Errenteria Hiria Kulturgunean iluntzeko 20.00etatik aurrera. Oskarbi taldeak emanaldia eskainiko die bertan bildutakoei, laister argitaratuko duen diskan agertuko diren gabon kantuz osatutako saioa lehen aldiz eskaintzeko.

OSKARBI taldea 1966. urteko abenduan sortu zen, Pasaia, Lezo eta Errenteriako neska-mutil gazte batzuk Eguberrietan kantuz aritzeko bildu zirenean. 1966-80 bitarteko urteetan, taldearen une gorenean, ia astero emanaldiak izaten zituzten. Garai oparo honetan Ez dok Hamairu kolektiboan lau urtez aritu ziren. 80. hamarkadatik aurrera, taldearen agerpenak tartekatzen eta gutxiagotzen joan ziren, Bitoriano Gandiaga, Luis Romero eta beste batzuei egindako omanaldietan parte hartuz. 2004.ean CD bikoitza plazaratu bazuten, laister Eguberri kantuz osatutako CD berria argitaratu dute. Larunbatean Errenterian entzungo dena horren aurrerapen izango da.

Hemezortzi abesti

Emanaldia 18 Eguberri kantuz osatua egongo da, horietako zazpi inoiz abestu gabeak, estrenoak, eta hauetatik bat, letra (Xabier Leterena) eta musika berriekin. Beste kantuak herrikoiak dira.

Sarrerak 8 euroren truke eskuratu ahal izango dira. Gazte txartelaren erabiltzaile direnek edo 65 urtetik gora dituztenek, berriz, 6,50 euro ordaindu beharko dituzte.

Ver todas las noticias de este especial

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo